Europako konstituzioa onartzeko erreferenduma Espainian | |||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Gertaera-data | 2005eko otsailaren 20a | ||||||||||||||||
Mota | constitutional referendum (en) | ||||||||||||||||
Parte-hartzea | |||||||||||||||||
| |||||||||||||||||
Hauteskunde emaitza | |||||||||||||||||
| |||||||||||||||||
← Espainia NATOko kide izaten jarraitzeko erreferenduma |
Europako konstituzioa onartzeko erreferenduma Espainian 2005eko otsailaren 20an egindako erreferenduma izan zen, Europar Batasuneko Konstituzioari buruzkoa.
Espainiar legediaren arabera beharrezkoa izan ez arren, José Luis Rodríguez Zapaterok erreferendum bat egitea erabaki zuen, alde batetik, bere alderdiaren hauteskunde programan gai horri buruzko galdeketa proposatu zuelako eta, bestetik, Espainia Europar Konstituzioa berresten lehendabiziko estatuetakoa izatea nahi zuelako.[1]
Galdera ofiziala honakoa izan zen:
« | Europarentzat Konstituzio bat eratzen duen Ituna onartzen al duzu? | » |
Erroldako 33.563.680 hautesleetatik %42,32ak bozkatu zuen, hau da 14.204.663. Horietatik %81,65a (10.804.464) aldekoa, %18,35a (2.428.409) kontrakoa, %5,98a (849.093) zuria eta %0,86a (122.697) baliogabea izan zen.